Libros escritos por
bell Hooks

bell hooks Gloria Jean Watkins izenarekin jaio zen Hopkinsvillen (AEBetan) baina bere amaren birramonaren izenetik eratorri zuen bere izen berria. Idazlea eta militante feminista da. Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak topo egiten duten tokiak aztertu izan ditu hooksek. 30 liburu baino gehiago idatzi ditu. Hezkuntzaz, arrazaz, klaseaz, generoaz, arteaz, historiaz, sexualitatez, hedabideez eta feminismoaz jardun izan du. Literaturari buruz egin zuen doktoretza, Toni Morrisonen lanak aztertu zituen. Bere ikuspegietan eragina izan dute, besteak beste, Sojourner Truth feministak, Paulo Freire pedagogoak, Gusatvo Gutierrez teologoak, Erich Fromm psikologoak, Malcolm X beltz nazionalistak eta Martin Luther King gizarte zibilen aldeko militanteak.

Últimos libros visitados
No ha consultado ningún producto en la sesión actual. Si desea consultar su historial de libros visitados, acceda a su cuenta pinchando aquí.