¿Aún no tienes una cuenta? Crea una ahora y accede a tus listas favoritas, tu histórico de cuentas y muchas más cosas...
Pedidos y atención al cliente
PARTICULARES: 963 392 051 - FAX: 963 615 480 / LIBRERÍAS: 963 610 048 ext. 1005 - FAX: 963 694 151
Aritz Gorrotxategi Donostiako Gros auzoan jaio zen 1975ean, eta gaur egun Lezon bizi da. Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile jardun du. Literatura eta zinema landu ditu bereziki. 2000. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen bere lehen eleberriarekin, Kafkaren labankadarekin. Poesia eta prosa landu ditu batez ere. Poesian, harenak dira Taxi bat Hamletentzat, Zaldi hustuak eta Hariaz beste poema-liburuak. Azken horrengatik Kritikaren saria jaso zuen 2012an. Muga poema-antologia elebidunean ere argitara eman dira haren poemak. Prosan, berriz, Egurra Pinotxori ipuin-bilduma eta Galtzontziloak autobusean zintzilik, Kearen truke, Axola ez duenean eta Koldar hutsa zara eleberriak aipa daitezke. 2015ean Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketa irabazi zuen, baita accesita eskuratu ere Gabriel Aresti ipuin lehiaketan. Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Tolstoi, Coetzee, Philip K. Dick eta Don DeLillo itzuli ditu euskarara.