¿Aún no tienes una cuenta? Crea una ahora y accede a tus listas favoritas, tu histórico de cuentas y muchas más cosas...
Pedidos y atención al cliente
PARTICULARES: 963 392 051 - FAX: 963 615 480 / LIBRERÍAS: 963 610 048 ext. 1005 - FAX: 963 694 151
Azken berrehun urteetan, erabat aldatu zaigu munduaren ikuspegia. Gaur egungo munduaren giltzarriak historiaren ikuspuntutik interpretatzea da liburu honen helburua. Hori lortze aldera, xix. mende ?luzearen? eta xx. mende ?laburraren? ardatz nagusiak aztertzen ditu; baina, harantzago ere badoa, eta hirugarren milurtekoak zabaldutako bideetatik ere abiatzen da. xviii. mendearen bukaeran, modernitatearen atarian, munduko distantziak handiak ziren, eta ezagutzen zen espazioa, aldiz, txikia. Gaur egun, erabat alderantzizkoa gertatzen da: baserriz osaturiko herrixkatik, mugarik gabeko herrixkara (?herrixka globala?) pasatu gara. Teknologiaren izugarrizko garapena eta ekonomiaren globalizazioa dira gaur egungo gizartearen ezaugarriak; orain arte denborak eta distantziak ezartzen zituzten mugetariko asko gainditu dira, edo gainditzear daude. Izan ere, xx. mendearen bukaeratik aurrera, zibilizazio berri bateranzko bidean goaz, eta, zalantzarik gabe, xix. mendearen hasierako gizarte industrialak sortutakoaren oso ezberdina izango da zibilizazio hori.