Quaderni del carcereren antologia I

Quaderni del carcereren antologia I
Recomendar a un amigo Añadir a mis libros
En papel:
Entrega en 5-7 días
28,00 € 26,60 € (Descuento -5.0%)
El artículo no está disponible en esta web pero puede encontrarlo en nuestra Librería Ir a la librería
Consultar disponibilidad en tiendas


Antonio Gramsci (1891??1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako biurteko gorri iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak ??Quaderni del carcere?? (Kartzelako koadernoak) izenburuarekin argitaratu baitzituzten 1948-51 bitartean. Kartzelan idatzi zituen, baldintza kaskarretan; izan ere, liburu eta aldizkari gutxi zituen eskura, eta etengabeak ziren espetxe-agintarien konfiskatze-mehatxuak. Koadernootan, Italiaren historiari buruzko ikerketa zabal baten inguruabarrak eman zituen Gramscik, Europako eta munduko historiaren esparruan eta hainbatetan birformulatu eta egokitutako lan-planetatik abiaturik.

Introducir comentario
Últimos libros visitados
Libros escritos por
Si no se cargan automáticamente los resultados, pulse aqui para cargar