Ni ... naiz
Recomendar a un amigo Añadir a mis libros
En papel:
Entrega en 5-7 días
19,50 € 18,53 € (Descuento -5.0%)
El artículo no está disponible en esta web pero puede encontrarlo en nuestra Librería Ir a la librería
Consultar disponibilidad en tiendas


Bibliako profeten mezua geureganatzeko saiakera berritzailea. Fedean eta itxaropenean aurrera egiteko bidean, profeten beraien ahotsa bidelagun. Jose Luis Elorza anaia frantziskotarrak oso pertsonaia bereziei buruz dihardu liburu honetan, Israelgo profetei buruz hain zuzen. Banan-banan, aurpegia eta ahotsa jartzen die profetoi, eta hala, zuzenean mintzo zaizkigu, lehen pertsonan: jakin nahi duzue nolako bizitza izan dudan? Nola eta zergatik suertatu zitzaidan gozatzea, sufritzea, pentsatzea, hitz egitea, zalantza egitea, negar egitea, Jainkoaren aurrean kexatzea, nire onetik ateratzea, itxarotea? Nire bihotza irekiko dizuet, seguruenik horrek zuen bihotzean ere zerbait aurkiaraziko dizue. Hain dira antzekoan zuen garaiak eta nireak! Beraien hitzek baino gehiago, beraien pertsonek eta beraien bizitzek hitz egiten digute. Barrua astintzen digute, piztu, zauritu eta sendatu, gure gezurrak eta idoloak salatu, bihotza bere konplexutasunean irakurtzen lagundu, itxaropenera gonbidatu?? Beren garaia hizpide hartuta gure garaiari buruz hitz egingo digute: gure gizarte modernoaren lorpen, bidegabekeria eta kontraesanei buruz ari dira; gure Elizaren tentazio, huts eta baldarkeriei buruz dihardute; XX-XXI. mendeetako gizateriaren aurrerabide miresgarri bezain zentzugabeei buruz ari dira. Beren garaiaren lekuko egiten gaituzte profetok, eta horrenbestez, baita gure garaiaren lekuko ere. Horra liburu honen erabateko gaurkotasuna duen testigantzaren balio itzela.

Introducir comentario
Últimos libros visitados
Libros escritos por
Si no se cargan automáticamente los resultados, pulse aqui para cargar